Martxoaren 25ean arratsaldeko 18:00etan izango da Ametsa Gaztelekuaren inaugurazio ofiziala.
Duela hilabete batzuk Orioko Udalak lehiaketa publikora atera zuen Ametsa gaztelekuaren kudeaketa eta aurkeztu ziren 3 proiektuen artean Txurrumuski herriko aisialdi taldearena aukeratu zen.
Datorren asteartean inaugurazio ofizialaren eguna dela eta Herriko apaizak lokal berriak bedeinkatuko ditu. Horrez gain, Harribil dantza taldeak emanalditxo bat aurkeztuko du eta guzti honen ondoren lunch bat dastatzeko aukera izango da. Bertara hurbilduko dira, besteak beste, Udaletxeko, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta herriko kultura eragileen ordezkariak.
Bestalde, urrengo egunean, martxoaren 26an gazteen arteko inaugurazioa izango da. Egun horretarako Txurrumuski taldekoek ekintza berezi bat prestatu dute.
Ametsa gaztelekuak ofizialki martxoaren azkenengo egunean, 31an alegia, irekiko ditu bere ateak eta egun horretatik aurrera bere ordutegi normala jarraituko du.
Ordutegia
Astelehena eta asteazkena 17:00-20:00
Ostirala 17:00-20:00
Larunbata 16:30-21:00
Igandea 16:30-20:00