Datorren asteazkenean, martxoak 12, hitzaldia izango da udaletxeko teilatu azpiko gelan, 19:00etan hasita.
Gaia honako hau izango da: EMAKUMEA ETA LAN PREKARIETATEA. Hitzaldia Euskal Herriko Bilgune Feministako kide Edurne Epeldek emango du.
Orioko Udaleko Ekintza Ekonomikoak eta Enplegu batzordeak eta Euskal Herriko Bilgune Feministak antolatu dute hitzaldia, elkarlanean.