Datorren larunbatean, martxoak 15, Zuhaitz Eguna izango da Orion.
Ospakizun hori dela eta, zuhaitz landaketa antolatu dute, elkarlanean, Orioko Herrio natur taldeak eta Udaleko Ingurumen batzordeak.
Aurtengo zuhaitz landaketa Benta inguruan egingo da.
Larunbat goizeko bederatzi eta erdietan bilduko dira plazan parte-hartzaileak, haur eta guraso, nor bere aitzurrarekin, eta handik abiatuko dira oinez, poliki-poliki, Benta aldera. Behin Bentara iritsita, 30 bat zuhaitz landatuko dituzte Udalaren lursail batean, ur deposituaren inguruan. Ondoren, hamaiketakoa banatuko da.
Antolatzaileek dei egiten diete herriko haur eta gurasoei eta naturzaleei, landaketan parte har dezaten. Landaketa giro onean egiteko, musika ere izango da Benta aldean.