Iturbide kaleko galtzada konpontzeko lanak hasiko dira datorren astelehenean, uztailak 21.
Portuko obrak direla eta, ibilgailuen trafiko handia izan zen iaz Iturbide kaletik barrena. Hori dela eta, galtzadak kalte dezente izan zituen eta Udalak, behin lanak bukatuta eta ibilgailuen zirkulazioa normalduta, portuko obrak egin zituen enpresari galtzada konpondu eta behar bezala uzteko agindua eman zion.
Lanak bi zatitan egitea planteatu zuen Udalak. Lehen zatia bukatuta dago dagoeneko eta orain bigarrenari ekingo zaio.
Jakinarazi nahi dizuegu, lan horiek direla eta, Iturbide kalea itxita egongo dela bi astez ibilgailuentzat datorren astelehenetik aurrera (uztailaren 21etik aurrera).
Lanak Iturbide 5etik 11a bitartea hartuko du. Iturbide 4tik gora bizi direnek akzesoa Txanka-hondartzako bidea erabili beharko dute, obrak amaitu arte.
Barkatu eragozpenak.