Kultura batzordea uztailaren 21ean bilduko da berriz kultur taldeekin

Joan den uztailaren 1ean egindako bileran erabaki zenez, Kultura batzordeak eta herriko kultur talde eta eragileak berriz batzartuko dira hilaren 21ean.

Bileraren helburu nagusia kultur eragileen eta Udaleko politikarien arteko foro bat eratzea da, elkarren arteko harremanak hobetzeko eta kultura alorreko lanak adostasunean kudeatzeko.

Ordua

Bilera arratsaldeko zazpietan izango da, udaletxeko teilatu azpiko gelan.

Mezu honen bitartez, Udalak gonbit egiten die bilera horretan parte hartzera herriko kultur talde eta eragile guztiei eta gaiarekin interesa izan dezaketenei.