Dantza emanaldia Karelan

Ekainak 14 larunbatean, 18:00etan, Orioko Karela kiroldegian, Danbolin Musika Eskolako dantzako ikasleek ikasturte bukaerako ekitaldia eskainiko dute.

Bertan 225 ikasleek parte hartuko dute, 4 urtetik 13 urte bitarterakoek eta dantzako irakaslea Ander Errasti da.

Musika Eskolako instrumentuko ikasleek ere parte hartuko dute bertan, perkusioa, txistua, esku-soinua, banda eta kantukoek hain zuzen ere.

Ondorengoak dantzatuko dituzte:

Sarrera, Mari Andresan Korotza, Saint Petite, Txapeloaz, Agintaria, Agurra, Alpargata, Arin-Arina, Zinta dantza, Fandangoa, San Juan, Barrikada, Ezpata dantza, koreografiak eta bukaera.