Hobariak eskatzeko epea urtarrilaren 19tik otsailaren 20ra artekoa izango da.
Interesatu guztiei jakinarazten zaie Orioko Udalak familia ugarientzako hainbat hobari onartu dituela, izaera urbanoko Ondasun Higiezinen Zergari dagozkionak. Familia ugariaren izaera kreditatuta daukatenek, izaera urbanoko higiezin BATENTZAKO eska dezakete hobaria, higiezinaren balio katastrala gehienez 180.000 eurokoa baldin bada. Hobariak hauek izango dira: 3 seme-alaba dituzten familiak: % 52,50; 4 seme-alaba dituzten familiak: % 63; eta 5 seme-alaba edo gehiago dituzten familiak: % 73,50.
Hobari horiek eskatu nahi dituztenek udal bulegoetara jo behar dute urtarrilaren 19aren eta otsailaren 20a bitartean, biak barne, honako ordutegian: 8:30etik 14:30era, astelehenetik ostiralera. Bertan emango zaien instantzia bete beharko dute honako dokumentazioarekin batera:
- Familia ugariaren txartela.
- Izaera urbanoko ondasun higiezinaren azken ordainagiria ordaindu izana kreditatzen duen agiria.
Interesatuek gogoan izan behar dute, nolanahi ere, urtero aurkeztu behar dela hobariaren eskaera.