Urtarrilaren 14a arteko epea dago idazkera lantzeko ikastaroan izena emateko

Udaleko Euskara batzordeak 30 orduko ikastaroa antolatu du, euskarazko idazkera hobetu nahi dutenentzat. Abenduaren bukaeran hastekoa zen; baina, talde txikia osatu zenez, izena emateko epea luzatu da.

Ikastaroa larunbat goizetan izango da kultur etxean, urtarrilaren 17an hasita.

Izena emateko epea urtarrilaren 14an bukatuko da, asteazkenarekin.

Ikastaroa AEK-ko irakasle batek emango du.

Hauek dira ikastaroaren ezaugarriak:

Non

Orioko kultur etxean.

Noiz

Abenduaren 13an hasita, larunbat goizero.

Guztira, 10 saio, hiruna ordukoak.

Helburuak

? Idazten ikasiz, euskara eguneratu eta sakontzea.

? Euskaltzaindiak emandako azken arauen berri jasotzea.

? Informazioa modu koherente eta zuzenean aditzera emateko oinarrizko kontzeptuak ikastea.

Norentzat

Euskara maila ona izanda, ofizioz nahiz afizioz, idazteko premia duen edozein pertsonari zuzenduta dago ikastaro hau: irakasleak, ikasketak euskaraz egiten dituzten ikasleak, kazetariak, administrazioko langileak?

Prezioa

Ikastaroaren prezioa 60 eurokoa da.

Izen-ematea

Udal Euskara Zerbitzuan urtarrilaren 14ra arte (943 83 03 46).