Kantuzaleentzako deia

Aurtengo San Nikolas jaietan kantu jira bat antolatu du Festa batzordeak, herritarrak kalez kale kantari jartzeko helburuarekin.

Egunsenti abesbatzako kideak ari dira ekitaldia antolatzen. Kantu jira hori abenduaren 8an izango da, 13:30ean hasita; baina, aldez aurretik, entsaioa egingo da, gero dena behar bezala atera dadin.

Entsaio orokorra asteazkenean

Entsaio orokorra asteazken honetan, abenduak 3, egingo da kultur etxean, gaueko bederatzietan hasita.

Herritar guztiak gonbidatuta daude parte hartzera, bai kantu jiran eta bai aldez aurreko entsaioan. Bete behar den baldintza bakarra kantatzeko eta ondo pasatzeko gogoa izatea da. Ez da behar kantatzeko aparteko gaitasunik; baina bai umore ona eta alaitasuna.