Kalean da Sasoian aldizkariaren 3. zenbakia

Eskualdeko kirol albisteak zabaltzen dituen aldizkaria doan eskura daiteke kiroldegian edo kultur etxean, besteak beste.

Sasoian aldizkaria Urola Kostako Udal Elkartearen ekimenez kaleratzen da, beti hilaren azken ostiralean, Euskara Sasoian programaren barruan. Urola Kostako Hitzak osatzen ditu edukiak eta ematen dio forma aldizkariari.

Orain kaleratu berri den zenbakia azarokoa da eta, gaien artean honako hauek daude, besteak beste: Oier Aizpurua piraguista zumaiarrari egindako elkarrizketa luzea, Aiako auto lasterketa, Zarauzko Pagoeta elkartearen 50. urteurrena, Ibon Gazta