Idazkera lantzeko ikastaroa antolatu du Udalak

Udaleko Euskara batzordeak 30 orduko ikastaroa antolatu du, euskarazko idazkera hobetu nahi dutenentzat. Ikastaroa larunbat goizetan izango da kultur etxean, abenduaren 13an hasita.

Izena emateko epea abenduaren 10ean bukatuko da.

Ikastaroa AEK-ko irakasle batek emango du.

Hauek dira ikastaroaren ezaugarriak:

Non

Orioko kultur etxean.

Noiz

Abenduaren 13an hasita, larunbat goizero.

Guztira, 10 saio, hiruna ordukoak.

Helburuak

? Idazten ikasiz, euskara eguneratu eta
sakontzea.

? Euskaltzaindiak emandako azken
arauen berri jasotzea.

? Informazioa modu koherente eta
zuzenean aditzera emateko oinarrizko
kontzeptuak ikastea.

Norentzat

Euskara maila ona izanda, ofizioz
nahiz afizioz, idazteko premia duen
edozein pertsonari zuzenduta dago
ikastaro hau: irakasleak, ikasketak
euskaraz egiten dituzten ikasleak,
kazetariak, administrazioko
langileak?

Prezioa

Ikastaroaren prezioa 60 eurokoa da.

Izen-ematea

Udal Euskara Zerbitzuan abenduaren
10era arte (943 83 03 46).