Petrila eta horma berritu ditu Udalak zimitorio zaharreko sarreran

Udalak konponketa-lan batzuk egin ditu San Nikolas elizako zimitorio zaharreko sarreran. Kale Nagusira ematen duen hormaren zati bat hezetasunak hondatua eta itsustua zegoen, beheko argazkian ikusten den bezala, eta hori saneatu eta konpondu du Udalak. Horrekin batera, petrilaren gaina ere konpondu du.

Hargin-lanak «Cantería Espiga»ko harginek egin dituzte eta 4.500 euroko kostua izan du.

ZimitoriokoSarreraLehen22

Lehen

ZimitoriokoSarreraOrain22 1

Orain

 

Metalezko baranda

Horrez gain, adineko herritar batzuen eskaerari erantzunez, Udalak hobetu egingo du inguruko segurtasuna eta egokitzapen hauek ere egingo ditu epe ertainean: harrizko petrilari segida emango dion barandatxo bat jarriko du, batetik, zoruko koskaren oztopoa saihesteko; eta, bestetik, harrizko petrilaren gainean ere metalezko baranda bat jarriko du, altuera emateko eta seguruago izateko.