Danbolin musika eskola Mungiako “Musikaldi 09” izango da

Maiatzak 16 larunbatean Mungian, ?Musikaldi 09? ospatuko da, hau da, Euskal Herriko Musika Eskola guztiak parte hartzen duten festa.

Danbolin Musika Eskolako txistulari eta esku-soinuko 31 ikasleek bertan hartuko dute parte, goizean izango diren kalejiretan joaz.

Era berean herri osoan zehar, hainbat musika eskoletako taldeen emanaldiak ikusteko aukera izango dute.

Arratsaldean berriz, 17:30etan Leioako gazte orkestrak kontzertu didaktikoa eskainiko du Matxin Enparantzan, eta era berean, Mungiako Santos Intxausti Musika Eskolako gazteen Abesbatzak eta Jose Maria Arregi Abesbatzak kontzertua eskainiko dute.