Osasun arazoak direla eta, bertan behera gelditu da gaur arratsaldean, apirilak 1, Andu Lertxundi idazle oriotarrak udaletxean eman behar zuen hitzaldia.
Udaleko Euskara batzordeko buruak ostiralean hitz egingo du Andu Lertxundirekin eta orduan erabakiko dute hitzaldia noiz egin: datorren astean edo Aste Santuko oporrak pasa eta gero.
Behin eguna erabakita dagoenean, batzordeak emango du horren berri, ohiko bitartekoak erabiliz.
Barkatu eragozpenak.