Danbolin Musika Eskolak 13. Musika Astea antolatu du

Aurten ere, urtero bezala, Danbolin Musika Eskolak Musika Astea antolatu du eta kontzertu ugari izango da datozen egunotan. Aurtengoa Musika Astearen 13. edizioa da.

Hauek dira Musika Astearen barruan antolatutako kontzertuak:

Martxoak 26, osteguna

19:00etan, kultur etxean, Usurbilgo Zumarte Musika Eskolako eta Orioko Danbolin Musika Eskolako ikasleen kontzertua.

Martxoak 30, astelehena

18:30ean, kultur etxean, Danbolin Musika Eskolako instrumentuko ikasleen kontzertua.

Martxoak 31, asteartea

17:30ean, kultur etxean, Danbolin Musika Eskolako tailerreko ikasleen kontzertua.

18.30ean, kultur etxean, Danbolin Musika Eskolako instrumentuko ikasleen kontzertua.

Apirilak 1, asteazkena

17:30ean, kultur etxean, Danbolin Musika Eskolako instrumentuko ikasle helduen kontzertua.

19:00etan, kultur etxean, Danbolin Musika Eskolako taldeen kontzertua.

Apirilak 2, osteguna

18:00etan, kultur etxean, Kutxak babestutako kontzertua: ?Ibaia? taldea.

Apirilak 3, ostirala

18:00etan, kultur etxean, Danbolin Musika Eskolako ikasle helduen kontzertua.