Saharautz elkarteak antolatuta, bi bideo emanaldi izango dira kultur etxean urtarrilaren 22an eta 23an.
Emanaldiak kultur etxeko areto nagusian izango dira, 19:00etan hasita.
Saharautz elkarteak kanpaina jarriko du martxan aurten ere, elikagaiak-eta eramateko saharatarren kanpamenduetara. Kanpaina, batez ere, herriko bi eskolen bitartez gauzatuko da; baina, horren osagarri, Saharako herriaren arazoari buruzko bideo emanaldiak antolatu dituzte aurten.