Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du uztailaren 28an, asteartearekin.
Bilkura Udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 19:00etan hasiko da.
Hauek dira aztertuko diren gaiak:
- Irakurtzea eta onartzea, egoki bada, 2008ko abenduaren 23ko eta 2009ko urtarrilaren 21eko ezohiko bilkuren akten zirriborroak.
- Lehen onarpena ematea, egoki bada, Orioko Udal Planeamendurako Arau Subsidiarioen bideragarritasun ekonomiko-finantzarioaren eta programazio- bideragarritasunaren azterketari.
- Onartzea, egoki bada, Baldintza Administratibo Partikularren Orria, Orion Arraunketa eta Piraguismoko Teknifikazio Zentroaren Proiektua exekutatzeko obrak kontratatzeko, proiektu teknikoaren arabera, prozedura irekiz, ohiko tramitazioz eta lehiaketa bidez adjudikatuta.
- Lehen onarpena ematea, egoki bada, Orioko udalerriko lur ez urbanizagarrian dauden ?Sakabanatuen? izendapen berriei.
- Eskariak eta galderak.