Solasaldia astelehen honetan izango da, maiatzaren 31n.
Kultur Aniztasunaren Astearen barruan antolatu du Udalak eta kultur etxean izango da, 19:00etan hasita.
Ekitaldia irekia da bertaratu nahi duten guztientzat, eta aukera ezin hobea da Mexikori buruz ikasteko, han bertan jaiotako baten ahotik.
Angelica Acosta hizlari
Hizlari Angelica Acosta mexikarra izango da. Angelicak badaramatza urte batzuk Orion bizitzen eta parte aktiboa hartzen ari da Kultur Aniztasunaren Jaian: sukaldaritza ikastaroko saio bat eman zuen eta bera izango da, baita ere, larunbateko festan plazan jarriko den Mexikoko gunearen arduraduna.
Angelicak Mexikoko historiaren eta ezaugarrien berri emango die bertaratzen diren guztiei.