Herrio natur taldeak eta Orioko Udalak piragua irteera antolatu dute maiatzaren 15erako, larunbatarekin.
Anbulatorio ondoko arranpatik abiatuko dira, errioan gora, korrontearen alde, eta Oria ibaiko txoko ezkutuak eta naturgune interesgarrienak bisitatuko dituzte, tarteka geldituz azalpenak emateko. Aurten Aranzadi elkarteko adituen laguntza izango dute Herrio taldekoek azalpen horietarako.
Irteera arratsaldeko lauretan izango da anbulatorio aurreko arranpatik.
Parte hartzeko interesa dutenek izena eman behar dute, aldez aurretik, Uranga burdindegian. Izena emateko azken eguna maiatzaren 14a izango da, ostirala.
Herrio taldekoek eskuratuko dituzte piraguak, behar dituztenentzat. Hala ere, nork bere piragua ere erabil dezake. Hori garbi adierazi behar da izena ematerakoan, antolatzaileek jakin dezaten zenbat piragua beharko diren. Piraguarik ez duenak 3 euro ordaindu beharko ditu izena emateko momentuan.