Langabetuen prestakuntzarako diru-laguntzak eskaintzen ditu Udalak

Orioko Udalak diru-laguntzak eskaintzen ditu herrian erroldatutako langabetuentzat, lana lortzera zuzendutako prestakuntza ikastaroak egiteko.

Udaleko Ekintza Ekonomikoen eta Enpleguaren batzordeak egin du diru-laguntzen deialdia.

Diru-laguntza horiek joan-etorriko gastuetarako izango dira. Udalak sortutako joan-etorriko gastuen %50 arte jarriko du, betiere 200 euroko mugarekin urteko eta pertsonako.

Diru-laguntzen eskabidea Orioko udal bulegoetan aurkeztu behar da.

Aurkeztu beharreko agiriak

-Langabetu txartelaren kopia

-Garraio gastuen egiaztagiriak