Danbolin Musika Eskolako banda Konstituzio plazan

Maiatzak 8 larunbatean, 19:30etan Donostiko Konstituzio plazan, banda topaketa ospatuko da.

Bertan Gipuzkoako musika eskoletako bandek parte hartuko dute.

Guztien artean bi banda osatuko dituzte, bat 16 urterainoko ikasleek osatuko dute eta bestea 16 urtetik gorakoek, guztira 435 ikasle izango dira.

Orioko Danbolin musika eskolako bandak ere parte hartuko du, 17 ikasle joango dira Olaia Askasibar zuzendariarekin.