Orioko Udalak diru-laguntzak eskaintzen ditu herrian erroldatutako langabetuentzat, lana lortzera zuzendutako prestakuntza ikastaroak egiteko.
Udaleko Ekintza Ekonomikoen eta Enpleguaren batzordeak egin du diru-laguntzen deialdia.
Diru-laguntza horiek joan-etorriko gastuetarako izango dira. Udalak sortutako joan-etorriko gastuen %50 arte jarriko du, betiere 200 euroko mugarekin urteko eta pertsonako.
Diru-laguntzen eskabidea Orioko udal bulegoetan aurkeztu behar da.
Aurkeztu beharreko agiriak
-Langabetu txartelaren kopia
-Garraio gastuen egiaztagiriak