Euskaraz Gazte
literatur lehiaketak 17. edizioa du aurtengoa eta dagoeneko ixtear dago lanak aurkezteko epea.
Lan onenen egileen artean 1.700 euro banatuko ditu Udalak.
Lehiaketan parte hartzeko bi modalitate daude: ipuinak, alde batetik, eta bertso edo olerkiak, bestetik. Parte hartzaileak 16 urtetik gorako oriotarrak edo aiarrak izango dira.
Lanak Orioko Udaleko Euskara Zerbitzuan edo Aiako kultur etxean aurkeztu behar dira eta, horretarako, 2010eko apirilaren 23a izango da azken eguna.
Lehiaketaren oinarriak hemen daude, PDF formatuan.