Ikasturte berriarekin batera, Mintzalagun egitasmoa martxan dago berriro.
Mintzalagun ekimenak euskaraz dakiten pertsonak euskara ikasten ari direnekin elkartzen ditu, astean ordubetez euskaraz hitz egin dezaten. Iaz 60 bat parte-hartzaile izan ziren Urola Kosta eskualde osoan (Zumaia, Getaria, Zarautz, Aia eta Orio).
Egitasmoan izena emateko epea zabalik da dagoeneko.
Egitasmo honek aurrera egin dezan, ezinbestekoa da euskaldun berri zein euskaldun zaharren laguntza.
- Euskaldun berriak: euskara ikasten ari bazara eta mintzamena landu nahi baduzu, jendea ezagutu, bertako euskaldunen euskara ikasi… Eman izena!
- Euskaldun zaharrak: euskaldun berriei lagundu nahi badiezu, jendea ezagutu, euskara ikasi duen jendearen ahalegina saritu… eman izena!
Izen-ematea: noiz eta non
Izena emateko epea urriaren 15era arte izango da zabalik.
Izena emateko 4 bide erabil daitezke:
- Urola Kostako AEK euskaltegietan eta Zarauzko Udal Euskaltegian.
- Telefonoz: 9431 13 01 75
- E-mailez: urolakosta@aek.org
- Udaleko Euskara Zerbitzuan
GURASOAK MINTZALAGUN ere martxan!
Mintzalagun egitasmoaren barruan, GURASOAK MINTZALAGUN izeneko proiektua jarriko da martxan Zaragueta eskolan eta Herri Ikastolan, eskualdeko beste ikastetxe batzuekin batera.
GURASOAK MINTZALAGUN programa eskoletako haurren gurasoei zuzenduta dago eta haurrak eskolan dauden bitartean edota eskolatik irteten direnean euskaraz hitz egiteko guraso taldeak osatzea da helburua.
Gurasoek haurren bidez jasoko dute informazioa ikastetxetik eta, horrekin batera, baita izena emateko fitxa ere. Parte hartu nahi duten gurasoek, fitxa hori ikastetxeko idazkaritzan entregatu behar dute.
Izena emateko epea: urriaren 7tik urriaren 22ra
Izena emateko fitxa bete eta nork bere ikastetxeko idazkaritzan utzi behar du.
Taldeak eta hasiera: Taldeak 3 edo 4 lagunekoak izango dira. Taldeak eratzeko, kontuan hartuko dira bakoitzak hautatutako egutegia (egun eta orduak) eta zaletasunak.
GURASOAK MINTZALAGUN programaren kasuan, taldeak ikastetxe bakoitzeko gurasoekin eratuko dira.
Taldeak martxan hasiko dira urria amaieran.
Elkarlanean antolatuta
MINTZALAGUN UROLA KOSTAN eta GURASOAK MINTZALAGUN programak Urola Kostako Udal Elkarteko Euskara Zerbitzuak antolatutako ekimenak dira, honako hauekin elkarlanean:
-Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako Euskara Zerbitzuak
-Urola Kostako AEK
-Zarauzko Udal Euskaltegia
-Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako haur eta lehen hezkuntzako ikastetxeak (Lardizabal Herri Eskola, Iturzaeta Herri Eskola, Zaragueta Herri Eskola, Orioko Herri Ikastola, Orokieta Herri Eskola, Salbatore Mitxelena Ikastola, La Salle Ikastetxea, Antoniano Ikastetxea, Zumaiako Herri Eskola eta Mari eta Jose Ikastetxea).
Argibide gehiago
MINTZALAGUNA UROLA KOSTAN programari buruzko argibide gehiago jasotzeko:
Amaia Olazabal, programaren koordinatzailea
943 130175
urolakosta@aek.org
www.urolakosta.blogspot.com