Aisialdiko begiraleak prestatzeko ikastaroa antolatu du Urola Kostako Udal Elkarteak

Aisialdiko begirale izateko titulu ofiziala lortu nahi duten gazteek aukera daukate Urola Kostako Udal Elkarteko Euskara Zerbitzuak antolatutako ikastaroan parte hartzeko.

Irailaren 20an izango da izena emateko azken eguna.

Ikastaroaren ezaugarriak honako hauek dira:

HELBURUAK

  • Aisialdiko begirale izateko trebetasunak eta ezagupenak lantzea eta lortzea
  • Eskualdeko aisialdiaren errealitatea ezagutzea eta lantzea
  • Aisialdi ekimenetan euskara eta euskal kultura uztartzeko bideak jorratzea

TITULUA

Eusko Jaurlaritzako begirale titulua

IRAUPENA

  • 200 ordu teoriko (larunbatetan, goiz eta arratsalde)
  • Lau asteburu Arrokaundieta Aterpean (Pasaia).
  • 120 orduko praktika lana: memoria eta aurkezpena.

EGUTEGIA

Ikastaroa urrian hasi eta maiatzean amaituko da (egutegi zehatza aurrerago finkatuko da).

ORDUTEGIA

Goizeko 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 15:30etik19:30era.

Saio guztietara asistentzia derrigorrezkoa da.

Gehienez 3 falta egin daitezke (3 larunbat).

NON

Ikastaroa Zarautzen edo Zumaian egingo da (izen-ematearen arabera).

PREZIOA eta ORDAINKETAK

Ikastaroaren kostua guztira 428,00 eurokoa da. Prezio horretan sartuta daude:

Matrikula: 300,00 ?

Lau asteburuak (loa eta otordu guztiak): 128,00 ?

Ordainketa izena ematearekin batera egin behar da, honela:

Kontu zenbakia: 2101 0076 56 0010097475

Kopurua: 428,00 euro

Kontzeptuan honakoa adierazi behar da: begirale ikastaroa, izen-abizenak.

IZEN-EMATEA eta ARGIBIDEAK

Urola Kostako Udal Elkarteko Euskara Zerbitzua 943 890808 (Xabier Urdangarin)

Orioko Euskara Zerbitzua 943 134409 (Jabier Zabaleta)

Zarauzko Euskara Zerbitzua 943 005116 (Alazne Iturriotz)

Zumaiako Euskara Zerbitzua 943 865025 (Josune Herrarte)

Ikus argibideak: www.urolakosta.org

AURKEZTU BEHAR DIREN AGIRIAK

− Izena emateko fitxa (eskuratu Urola Kostako Udal Elkartean edo zure udaleko Euskara Zerbitzuan).

− Argazki bat.

− Nortasun agiriaren fotokopia.

− Matrikula ordaindu izanaren ordainketa agiria (asteburuetako ordainketa aurrerago egin behar da).

IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA

Irailak 20

BALDINTZA OROKORRAK

Ikastaroa egin ahal izateko 18 urte izan behar dira praktikak egiten hasi aurretik.

Gutxienez 20 eta gehienez 30 pertsonako taldea osatu behar da ikastaroa egiteko.

Lehentasuna izango dute Udal Elkarteko eskatzaileek (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako eskatzaileek).

IKASTAROA NORK EMAN

Ikastaroa Urtxintxa Eskolak emango du.

ANTOLATZAILEA

Urola Kostako Udal Elkarteko Euskara Zerbitzua