Bisigu eguna + ARC1 Estropadak
Asteburu honetan ospatuko den Bisiguaren Eguna eta ARC1ko Traineru Estropadak izango ditugunez, hainbat aldaketa izango dira ibilgailuen trafikoan.
Herriko Plaza itxi egingo da ibilgailuentzat uztailaren 14ko 14:00etatik aurrera, eta itxita izango da uztailaren 17ko 20:00ak arte.
Horren ondorioz, kaian aldatu egingo da zirkulazioaren norabidea. Ibilgailuak kaitik barrena sartuko dira herrira eta DEBEKATUTA izango dute bide hori erabiltzea herritik ateratzeko.
Herritik ateratzeko, NAHITAEZ, berritu berria izan den Txanka-Hondartzako bidea erabili beharko da. Mesedez alde zaharra utzi dezagun bakean bertakoentzat.
Arau hauek betetzea eskatzen dizuegu herritarrei.
Barkatu eragozpenak.