Udaltzaingoaren oharra
San Pedro festetan Herriko plaza itxi egingo da ibilgailuentzat, urtero bezala, ekainaren 28ko 18:00etatik aurrera, eta itxita izango da uztailaren 2ko 08:00ak arte.
Trafiko aldaketak hauek izango dira:
? Kaian zirkulazioaren norabidea aldatu egingo dugu.
? Ibilgailuak Kaiatik barrena sartuko dira herrira eta DEBEKATUA izango dute bide hori erabiltzea herritik ateratzeko.
? Herritik ateratzeko, NAHITANAHIEZ, Txanka Hondartza errepidea erabili beharko da.
Herritarrei eskatzen diegu kolaboratzea eta arau hauek betetzea.
Eskerrik asko aldez aurretik.