Orioko Udalak herriko baserriei buruzko liburutxo bat argitaratu du Kutxa Fundazioaren laguntzarekin.
Liburuaren aurkezpena ekainaren 30ean egingo da, ostegunarekin, udaletxeko udalbatzarraren aretoan, 11:30ean hasita.
Zehazten zerbitzu kulturalak
enpresako Xabier Alberdik eta Oihana Artetxek egin dute lana, Udalaren enkarguz.
Udalak beka baten deialdia egin zuen, Orioko baserrien historia eta gaur egungo egoera aztertzeko eta Zehazten enpresari eman zion beka hori. Horren ondorioz, azterketa-lana egin zuen Zehaztenek eta Udalari entregatu zion joan den udazkenean.
Orain, azterketa-lan mardul hartako kontu batzuk publiko zabal bati ezagutzera emateko, gidaliburu hau argitaratu du Udalak, Kutxa Fundazioak eman dion diru-laguntza baliatuta.
Liburuak 84 orrialde ditu eta formatu txikian argitaratu da, eskutan erraz erabiltzeko moduko tamainan. Koloretako argazkiz hornituta dago eta erabilgarri izateko asmoz prestatu dute egileek.
Bost ibilbide proposatzen ditu herrian barrena eta, ibilbide horietako bakoitzean, geldialdiak egiten ditu pasaerako baserrietan, beren ezaugarriak-eta azalduz.