Udaleko Kirol Zerbitzuak hainbat ekitaldi antolatu ditu asteburu honetan, maiatzak 7 eta 8, Muntoko kirol-gune berriaren inaugurazio gisa.
Paddle eta squash txapelketekin batera, bateo proba bat antolatu du eta, bestalde, tenis ikastaroak ere bai.
Ekitaldien programa osoa honako hau da:
PADDLE TXAPELKETA
Larunbatean goiz eta arratsaldez, eta igandean goizez
Hamasei urtetik gorakoentzat
Izen-ematea: Kiroldegian, maiatzaren 6ko 12:30ak baino lehen. Doan
Sariak: Kirol materiala
SQUASH TXAPELKETA
Larunbatean goiz eta arratsaldez, eta igandean goizez
Hamasei urtetik gorakoentzat
Izen-ematea: Kiroldegian, maiatzaren 6ko 12:30ak baino lehen. Doan
Sariak: Kirol materiala
BATEO PROBA
Larunbatean goiz eta arratsaldez, eta igandean goizez
Adin guztietakoentzat
Izen-ematea: Kiroldegian, maiatzaren 6ko 12:30ak baino lehen. Doan
Sariak: Kirol materiala
TENIS IKASTAROAK
Larunbatean, 10:00etan: 8 urtetik gorakoentzat
Larunbatean, 11:00etan: 8 urtetik beherakoentzat
Izen-ematea: Kiroldegian, maiatzaren 6ko 12:30ak baino lehen. Doan