Asteburu honetan ospatuko den Erreboiloaren Eguna dela-eta, hainbat aldaketa izango dira ibilgailuen trafikoan.
Honela dio Udaltzaingoak prestatu duen oharrak:
Herriko Plaza itxi egingo da ibilgailuentzat maiatzaren 6ko 14:00etatik aurrera, eta itxita izango da maiatzaren 8ko 07:30ak arte.
Horren ondorioz, kaian aldatu egingo da zirkulazioaren norabidea. Ibilgailuak kaitik barrena sartuko dira herrira eta DEBEKATUTA izango dute bide hori erabiltzea herritik ateratzeko.
Herritik ateratzeko, NAHITAEZ, Txanka-Hondartzako bidea erabili beharko da.
Arau hauek betetzea eskatzen dizuegu herritarrei.
Barkatu eragozpenak.