Inauteri festa izango da larunbatean

Datorren larunbatean, otsailak 18, inauteri festa izango da Orioko kale eta tabernetan, Udalak eta herriko hainbat taldek antolatuta.

Aurtengo festa antolatzen ibili dira, Udalaz gain, Zaragueta eskola, Herri Ikastola, gaztetxea, esperientzia eskola eta Txurrumuski.

Hau izango da larunbateko jaiaren programa:

13:00

Mozorro lehiaketaren epaimahaia herriko tabernetatik pasako da tabernarien eta tabernen dekorazioaren balorazioa egitera.

Epaimahaikideak: Zaragueta, Ikastola, Esperientzia eskola, gaztetxea eta Txurrumuski.
Tabernariek otsailaren 15erako eman behar dute izena mozorro lehiaketan parte hartzeko.

18:00

Mozorro desfilearen hasiera Bikamiotan. Handik txaletetaraino joan eta autopistako horretan, buelta.

Geldiuneak honako hauek izango dira: Sarasua, Arkaitz, Ibai ondo, Kutixi eta Herriko Plaza.
Ondoren, dantza eta sari banaketa egingo dira plazan. Sari hauek banatuko dira:

  • Karrozarik onenaren saria
  • Taldekako saria
  • Banakako edo binakako saria

Plazan oilasko, piper berde eta perretxiko razioak banatuko dira 4 eurotan.

Razio-txartelak otsailaren 16a arte salgai Salatxo tabernan, Kultur Etxean eta Kiroldegian.

21:00

Musika-emanaldia plazan.