1.300 kg janari eta material bildu da Orion, sahararrentzat

Herrian bizi den komunitate sahararrak antolatu du aurten ere janaria biltzeko kanpaina bat, bi eskolen eta Udalaren laguntzarekin.

Udalak, ohar honen bidez, eskerrak eman nahi dizkie herritarrei, aurten ere erakutsi duten jarrera solidarioagatik.

Ahmed Labeid, kanpaina antolatzen ibili den sahararra, gustura dago aurtengo emaitzarekin. Guztira, 1.300 kg material bildu da; batez ere, lekaleak, pasta, atun-latak, arroza eta horrelakoak bildu dira; baina horrez gain, eskolako materiala, konpresak eta pardelak ere bai.

Herriko bi ikastetxeak gogoz inplikatu dira bilketan, argazkietan ikus daitekeenez eta, horiez gain, sahararrek izan dute Orioko hainbat janari-dendaren laguntza ere: Dorronsoro janariak, Eroski, Loidi autozerbitzua, Kukuarri eta Iparragirre autozerbitzua.