Irekita dago epea, etxebizitza babestuen zozketa publikoan parte hartzeko eskariak aurkezteko

Guztira, 29 etxebizitza babestu zozketatuko dira: 4 hondartza sektorean eta beste 25 Kale Nagusian.

Eskabideak aurkezteko epea 2012ko otsailaren 13an bukatuko da.

Gaiari buruzko informazioa nahi duenak jo dezala udaletxera bulego orduetan (astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era).

Udalak argitaratu duen iragarkiak honela dio:

IREKITA DAGO EPEA, ORIOKO HONDARTZA EREMUAN ETA KALE NAGUSIAN 29 ETXEBIZITZA BABESTUREN ZOZKETA PUBLIKOAN PARTE HARTZEKO ESKABIDEAK AURKEZTEKO.

Orioko Hondartza sektorean Udalak sustatutako 4 udal etxebizitza tasatu eta Orioko Kale Nagusian sustapen pribatuko 25 udal etxebizitza tasatuak adjudikatzeko oinarriak. Orioko Udalak 2011ko urriaren 27ko osoko bilkuran Orioko hondartza sektorean Udalak sustatutako 4 udal etxebizitza tasatu eta Orioko Kale Nagusian sustapen pribatuko 25 udal etxebizitza tasatuak adjudikatzeko oinarriak onartu zituen.

ZOZKETAN PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

Interesdun izaera izango dute babestutako bi etxebizitza klaseetarako onartutako oinarri arautzaileetan ezarritako betebeharrak betetzen dituztenek. Oinarri horiek urtarrilaren 12ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren. Eskabide-orriak eta zozketa publikoaren Oinarri Arautzaileak interesdun guztien eskura daude Orioko Udaleko bulego orokorrean eta www.oriora.com webgune honetan bertan:

Iragarki ofizialaren testua

ESKABIDEAK AURKEZTEKO LEKUA ETA EPEA

Eskabideak behar bezala beteta eta eskatutako agiriekin aurkeztu behar dira Orioko Udaleko bulego orokorrean.

Eskabidea hemendik deskarga dezakezu:

Eskabidea

Eskariak aurkezteko epea: 2012ko urtarrilaren 13tik 2012ko otsailaren 13ra

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etatik 14:30era