Erregistroak euskaraz egin daitezke bake epaitegian

Bake epaitegian euskaraz erregistratu daitezke dagoeneko jaiotzak, ezkontzak eta heriotzak.

Orain dela gutxi arte, gaztelaniaz bakarrik egin zitezkeen jaiotza, ezkontza eta heriotza erregistroak Euskal Herriko bake epaitegietan.

Erregistro horiek paperean egiten ziren lehen, horretarako propio egindako liburu batzuetan. Liburu horiek gaztelaniaz zeuden eta hala egiten zen inskripzioa ere.

Horrek protesta ugari eragin izan ditu Euskal Herrian eta, azkenean, Inforeg izeneko aplikazio informatikoa sortu du Justizia Ministerioak, aukera ematen duena erregistro horiek guztiak euskaraz egiteko.

Orioko bake epaitegian ere Inforeg aplikazio hori erabiltzen hasi dira eta, hortaz, oriotarrek aukera daukate orain erregistroak euskaraz egiteko.