2012ko urtarrilaren 11n, asteazkenarekin, egingo du Zaharren Babeslekuak bere urteroko batzar nagusia.
Batzarra kultur etxean egingo du, 1&:30ean hasita (quorumik ez badago, bigarren deialdia 17:00etan izango da).
Hauek dira aztertuko dituzten gaiak:
1.- Presidentearen agurra bertaratuei eta laguntzaileei.
2.- Irakurtzea eta, bidezkoa izanez gero, onartzea 2011ko urtarrilaren 26n egindako batzarreko akta.
3.- Alkatearen hitzak.
4.- Ekitaldiaren itxiera eta 2011. urteko balantzea.
5.- 2011ko jardueren memoria.
6.- Zaharren babeslekuaren gaur egungo egoera Urola Kostari dagokionez (Garatzen).
7.- Zuzendaritza Batzordeko kide erdiak berritzea.
8.- Ongizate Zinegotziaren hitzak.
9.- Norberak lekarkeena.
OHARRA
Babeslekuko zuzendaritza batzordeak jakinarazi du 2012ko kuotaren ordainketa urtarrilaren 23tik 28ra bitartean egingo dela (biak barne), 16:00etatik 18:00etara, Zaharren Babeslekuan.