Joan den larunbatean, abenduak 3, Udaleko Euskara batzordeak Euskaraz Gazte
literatur lehiaketaren 18. edizioaren sariak banatu zituen.
Aurten, guztira, 30 bat lan aurkeztu dira lehiaketara, iaz baino dezentez gehiago eta epaimahaia pozik zegoen lanen mailarekin.
Epaimahaia hiru lagunek osatu dute: Ana G. de Txabarri, Karkara aldizkariko zuzendariak; Jabier Zabaleta,Orioko euskara teknikariak eta Eli Lasa Aiako kultura teknikariak.
Aurtengo edizioan saritutako lanak hauek izan ziren:
Olerkiak eta bertsoak
Lehen saria (300 euro eta oroitagiria): Jose Mari Lertxundi, Bei gizenak eta bei argalak
lanagatik
Bigarren saria (200 euro eta oroitagiria): Garazi Urretabizkaia, Ilusioaren kolorea
lanagatik.
Hirugarren saria (150 euro eta oroitagiria): Iker Gurrutxaga, Sentimenduez
lanagatik.
Accesita (100 euro eta oroitagiria): Idoia Etxabe, Bihotzetik behatzetara hunkitu
lanagatik.
Accesita (100 euro eta oroitagiria)**: Goiuri Unanue, Kontrola
lanagatik.
Ipuinak
Lehen saria (300 euro eta oroitagiria): I