Urkome sarietara proiektuak aurkezteko epea zabalik dago

Iaz bezala, Urola Kostako Landa Garapeneko Elkarteak Urkome sarien deialdia egin du, eskualdeko landa-eremuan egiten diren ekimen edo jarduera berritzaileak saritzeko.

Guztira, 6 sari emango dira, bakoitza 3000 eurokoa.

Aurkezten diren proposamen guztien artean onenak aukeratuko ditu epaimahaiak honako irizpide hauen arabera:

  • Ideia berritzailea izatea, produktu edo zerbitzu berria sortzeko.
  • Berrikuntzak egitea gaur egun egon badauden produktu edota zerbitzuetan.
  • Teknologia berrien aplikazioak aurreikusten dituzten proiektuak edo ideiak.
  • Bideragarritasun ekonomikoa baloratuko da.
  • Enplegua sustatzen duten proiektuak baloratuko dira.
  • Berdintasuna aurreikusten duten proiektuak.
  • Gazteen ideiak gehiago baloratuko dira.

Atalak

Sei atal hauetan emango dira sariak:

  • Nekazaritza jardueraren garapena.
  • Landa-eremuko bizi-kalitatearen hobekuntza.
  • Jarduera ekonomikoaren dibertsifikazioa.
  • Landa-eremuaren funtzioen zehaztapena eta errekonozimendua.
  • Sari berezia: IREKIA, bozka bidez emango dena.
  • Ingurugiro etxea fundazioak emandako saria.

Epaimahaia

Epaimahaiak askatasun osoa izango du sariak emateko eta adostasunez hartuko ditu erabakiak, goian adierazitako irizpideen arabera.

Oinarriak

Tokia eta epea: Proposamenak Urkomeren bulegoan aurkeztu behar dira (Enparan 1-2, 20730 Azpeitia), azaroaren 15a baino lehenago.

Dokumentazioa bi zatitan banatuta aurkeztuko da: batetik, datu pertsonalak eta, bestetik, proiektu edo egitasmoari buruzko informazioa.

Sariak: Guztira, 6 sari izango dira, bakoitza 3000 eurokoa.

Eremua: Urola Kostan garatutako proiektuak sarituko dira.

Parte-hartzaileak: Erakundeak, elkarteak, partikularrak eta sektoreko enpresak.

Proiektuak: 2011. urtean egitasmoa edo ideia aurkeztu, baina exekuzioa garatu gabe dutenak.

Informazio gehiago

Urola Kostako Landa Garapenerako Elkartea (URKOME)

Helbidea: Enparan, 1-2. 20730 AZPEITIA

Telefonoa: 943 81 65 00

urkome@urkome.com

www.urkome.com