Urola Kostako Udal Elkarteak (Lanbideren Orientazio Zerbitzu kolaboratzailea) enplegurako eta autoenplegurako zerbitzua berregituratu eta indartu du.
ORIENTAZIO ZERBITZUA, ENPLEGURAKO ETA AUTOENPLEGURAKO
Orientazio saioak eta zerbitzua eskainiko ditu, banan-banan nahiz taldeka. Orientazio zerbitzu horien helburua da langabeei lana bilatzen laguntzea, lana dutenei hobetzen laguntzea eta enpresa bat sortzeko asmoa dutenei laguntza eta aholkularitza ematea.
Lana bilatzeko orientazioa
Lan bila dabiltzan pertsonei banan-banan laguntzen die zerbitzuak. Bere perfilaren arabera, lana bilatzeko prozesua eta urratsak antolatzen laguntzen die, lana era planifikatuan bilatzeko.
Hainbat saio eskaintzen ditu, lana bilatzeko eta lanpostuari eusteko trebetasun eta gaitasunak lantzeko: teknologia berrien bidez lana bilatzeko teknikak, 2.0 enplegua, autokandidaturak, CVa nola egin, lan elkarrizketak nola egin…
Autoenplegurako orientazioa (enpresa bat sortzeko laguntza)
Enpresa bat sortzeko ideia buruan darabilten pertsonei laguntza eta aholkularitza eskaintzen die zerbitzuak banan-banan, enpresa ideia aztertu eta martxan jartzeko.
Zerbitzu horretara datorren pertsonak bere enpresa edo negozio ideia aztertu eta enpresa-plana egiteko tresna eta ezagupenak jasoko ditu (banan-banan edo taldean).
Enplegu Zentroa (zerbitzu berria)
Zerbitzu berria jarri du martxan Udal Elkarteak: Enplegu Zentroa.
Enplegu Zentroa eremu fisiko bat da, Udal Elkartearen egoitzan dagoena (Urdaneta bidea 6, Zarautz). Eremu horretan lan bila dabilen pertsonak hainbat tresna aurkituko ditu eskura: ordenagailuak, informazio panelak, lan eta prestakuntza eskaintzak… eta orientatzaile baten laguntza. Hurrengo orrian dituzu Enplegu Zentroari buruzko xehetasunak.
Harremanetan jartzeko:
Urola Kostako Udal Elkartea, Urdaneta bidea 6, Zarautz. Telefonoa: 943890808. Ordutegia 7:30-15:00
Enplegurako Orientazioa
orientazioa@urolakosta.org (Olaia Sainz edo Vanessa Garc