Orioko Udalak sustatzen duen Gu ere bertsotan
izeneko programa abian jarri dute dagoeneko Zaragueta eskolako eta Herri Ikastolako LH5 eta LH6 mailetako geletan.
Programa orain dela zortzi urte abiatu zen Orion eta, gaur egun, eskualdeko herri gehienetan dago martxan.
Programaren helburua da haur horien artean bertsolaritza eta ahozkotasuna lantzea. Programa honen bitartez, koplak eta bertsoak egiten ikasten dute gaztetxoek: errimak osatzen, bertso-doinuak kantatzen, ideiak josten…
Gipuzkoako Bertsozaleen Elkarteak emango ditu Gu ere bertsotan
programako klaseak, bi bertsolari gazteren bidez: I