San Nikolas festak antolatzeko bilera izango da ostegunean

Urriaren 13an, ostegunarekin, arratsaldeko 18:30ean, San Nikolas festak antolatzeko lehen bilera izango da Kultur Etxean.

Herriko eragile denak gonbidatzen ditu Udalak bertara hurbil daitezen beren proposamenak aurkeztera.

San Nikolas festen antolaketarako egingo diren hurrengo bilerak honako egun hauetan izango dira:

Urriak 26, 18:30ean Kultur Etxean.

Azaroak 14, 18:30ean Kultur Etxean.

Azaroak 28, 18:30ean Kultur Etxean.