Aurten, lehenbiziko aldiz, Urola Kostako Udal Elkarteak kanpaina bat egin zuen, errenta aitorpena egiteko garaian, eskualdeko jendea animatzeko beren aitorpena euskaraz egitera.
Orion, guztira, 399 aitorpen egin ziren euskaraz; egindako guztien %13,98.
Datu hori iazkoarekin alderatuta (308 aitorpen euskaraz, guztien %11), hiru puntu igo da aitorpena euskaraz egitea erabaki dutenen portzentajea.
Oraindik jende gehienak gaztelaniaz egiten du bere aitorpena; baina, pixkanaka, ohiturak aldatzen ari dira eta gero eta gehiago dira euskaraz egitea aukeratzen dutenak.
Eskualdeko herri guztietan igo da errenta aitorpena euskaraz egin dutenen kopurua.