Antzerki taldea sortzeko bilera izango da maiatzaren 16an

Datorren maiatzaren 16an, asteazkenarekin, bilera izango da kultur etxean, antzerkigintza landuko duen talde bat sortzeko asmoz.

Bilera irekia da eta 16 urtetik gorako edozein antzerkizalek har dezake parte.

Arratsaldean jarri dute hitzordua antolatzaileek, 19:00etan. Gazte talde bat dabil ekimen hau bultzatzen, Udalaren laguntzarekin, eta beren asmoa da jende gehiago biltzea eta talde zabala osatzea, era guztietako lagunez osatua.

Antzerkia gustuko duten herritar guztiak gonbidatuta daude azaltzera.