Urola Kostako Udal Elkarteak, Zumaian dagoen Soldadura Zentroarekin batera, soldadura eta galdaragintzako ikasketak eskaintzen ditu, DBHa gainditu ez duten 16-18 urte bitarteko gazteentzat.
Datorren ikasturterako matrikula ekainaren 1etik 15era bitartean egongo da zabalik.
Nori zuzendua
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza gainditu ez duten 16-18 urte bitarteko gazteei eskainia.
Izen ematea
Ekainaren 1etik 15era, Soldadura Zentroan.
Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara.
Helburua
Ikasketa praktikoaren bidez, ofizio edo lanbide baten oinarrizko ezagutzaren jabe izatea.
Oinarrizko hezkuntza landuz DBHko graduatua lortzea.
Ezaugarriak
Lehenengo ikasturtea: 1050 ordu
Lanbide baten oinarrizko ezagutza eskuratzea. Horren osagarri lanerako eta gizarterako prestakuntza eta banan-banako tutoretza eskaintzen da.
? Berariazko modulua: lanbide profilaren oinarrizko ezagutzak lantzea.
? Oinarrizko modulua: sozio-linguistikoa, matematika eta zientifiko-teknikoa.
Bigarren ikasturtea: 1050 ordu
? Berariazko modulua: profil profesionala osatzeko gainerako ezagutzak landu: lanbidearen ezagutza maila hobetu eta laneratzeko garrantzitsuak diren alorretan espezializatzea.
? Praktikak lantegietan.
? Oinarrizko modulua: DBHko graduatua lortzeko prestaketa.
Eskualdeko lantegietan laneratzea
? Lan praktikoan oinarritutako ikasketak
? Bakarkako ikasketa prozesua
? Erritmo eta maila desberdinak
? Jarraipena eta orientazioa
? Laneko segurtasun eta higienerako prestakuntza
? Eskualdeko enplegu eta prestakuntza zerbitzuekin elkarlana
Urola Kosta Udal Elkartearen eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren diru laguntzarekin antolatutakoa.
Informazio gehiago
SOLDADURA ZENTROA
Urola Plaza 10, Estazioko industrialdea, 20750 Zumaia
Telefonoa: 943 862576
soldadurazentroa@urolakosta.org
www.urolakosta.org