Datorren larunbatean, urriak 20, bigarren eskuko gauzen azoka izango da goizean Herriko Plazan.
Herritarren batek salmenta-gunea jarri nahi badu azokan, aldez aurretik egin behar du eskaria, udaletxera deituta. Udalak mahaia eta astoak jarriko dizkio eta bere ardura izango da postua muntatzea. Udalean abisatzeko azken eguna osteguna izango da, urriak 18.
Hilero antolatzen da azoka, hilaren hirugarren larunbatean.
Azoka 10:00etan irekiko da eta goiz osoa izango da zabalik, 15:00ak arte. Eguraldi txarra egiten badu, frontoian egingo da; baina, kasu horretan, ordubete beranduago hasiko litzateke: 11:00etan.
Salmenta-gunea jartzeko eskaera