Euskararen Aholku Batzordea bilduko da ostegunean, 18:30ean

Euskararen Aholku Batzordearen bilera izango da ostegun honetan, urriak 18.

Bilera udaletxean egingo da, 18:30ean hasita.

Bilera irekia da parte hartu nahi duten guztientzat eta bertan aztertuko diren gaiak honako hauek dira:

  1. – Hizkuntza-ideologiaren gaia lantzeko proposamenak aztertzea.
  2. – Euskara Sustatzeko Ekintza Plana. Gaiaren berri ematea.
  3. – Bestelakoak.

Euskararen Aholku Batzordearen zeregin nagusia Udalari aholku ematea da euskararen normalizazioari dagozkion gaietan. Batzordea irekia da eta edozein herritarrek du aukera bertan parte hartzeko.