Goiko Kaleko festak ospatuko dira asteburuan

Goiko Kaleko festa batzordeak antolatu ditu, Udalaren laguntzarekin, eta ostiralean hasi eta igandera arte luzatuko dira.

Honako hau da festen programa:

URRIAK 12, OSTIRALA

17:00 Kulki herri kirolak haurrentzat, txiki eta koxkorrentzat, Pillikun

19:30 Buruhandiak eta trikitilariak

20:00 ?Atera trapuak? festen hasiera ekitaldia eta pintxo-txikiteoa. Goiko kaleko festen aitzakian, taberna bat gehiago izango da ostiralean pintxo txikiteoaren zirkuituan: buruhandineko sagardotegia; honako eskaintza izango dute euro ta erdiren truke:

  • Pintxoak: barazki kroketak, urdaiazpiko kroketak, txistorra enpanadilla, barazki pudina, patata tortilla, lokateko ahuntz gazta plantxan, barazki deliziak
  • Edateko: Aizperroko eta Etxaizarreko sagardoa, Aiako txakolina, ardoa eta zerbeza.

22:00 Bingoa festetako tabernan

23:30 Kontzertu akustikoa: A mano alzada, Leandro Yaku eta Fabiana Boerr. Folklore argentinar garaikidea

URRIAK 13, LARUNBATA

10:00 Barazki, jantzi, pitxi eta bestelako produktuen AZOKA

16:30 Kronoigoera mantsoa eta zinta karrera

18:00 Bertsolharitza ipuin kontaketa haurrentzat

Segidan, txokolatada eta toka txapelketa

21:30 Bertso afaria festetako tabernan: Maialen Lujanbio eta Andoni Ega