Anibarko Portuko haur parkeko jolasak pintatuko dituzte

Orioko haur parkeen mantenimenduaz arduratzen den enpresak pintatu egingo ditu Anibarko Portuko parkeko haur-jolasak.

Hori dela eta, parkea itxita izango da urriaren 2tik 5era bitartean.

Astebururako berriro zabalik izango da parkea.

Barkatu eragozpenak.