Ostiraletan izango da, azken hilabeteotan bezala.
Udaleko Merkataritza batzordeak eta herriko ostalariek erabaki dute segida ematea azken hilabeteotan ostiralero egin duten pintxo txikiteoari.
Herritarrek harrera ona egin diote ostiraletako pintxo txikiteoari eta, hori dela eta, udan ere ekimenarekin segitzea erabaki dute Udalak eta ostalariek.
Hamar tabernatan
Ekimen honetan parte hartzen duten tabernak honako hauek dira: Antilla, Arkaitz, Aterpe, Bordatxo, Gabon, Kolon Txiki, Salatxo, Sarasua, Gure Txoko eta Tragoxka.