Berrehun dantzako ikasle ikusteko aukera izango dugu.
otsailak 16 larunbatean 18:00etan, Karela kiroldegian, Danbolin Musika Eskolako dantzako ikasleek ekitaldia eskeiniko dute.
Bertan, 4 urtetik 13 urte bitarteko ikasleek hartuko dute parte, irakaslea Ander Errasti delarik.
Musika eskolako instrumentuko ikasleek ere parte hartuko dute bertan perkusioa, txistua, esku-soinua eta trikitixa joaz.
Ondorengoak dantzatuko dituzte: Eutsi goiari ijito, Do re mi, Besarkada bat, Agintariarena, Agurra, Bolant dantza, Polka pik, Txontxongilo, Donostiako martxa, Arratia, Launango, Uztai dantza eta 4 koreografia.