Orioko Udaleko Euskara batzordeak lehiaketa abian jarri du, ?Euskaraz bizi-bizi? egitasmoaren logoa aukeratzeko.
Euskara batzordeak egitasmo bat abiatu nahi du aurten, herritarren artean euskararen aldeko jarrerak bultzatzeko eta, orokorrean, hizkuntz kontzientziazioan eragiteko. Aukeratuko den logotipoa egitasmo horren marka izango da.
Lehiaketaren oinarriak honako hauek dira:
1.- Helburua
Orioko Udaleko Euskara batzordeak sustatutako ?Euskaraz bizi-bizi? egitasmoaren irudia izango den logotipoa diseinatzea. Irudia egitasmoaren marka izango da eta horren barruko ekitaldi guztietan erabiliko da.
2.- Parte-hartzaileak
Orion erroldatutako edozein pertsonak dauka lehiaketan parte hartzeko aukera. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez bi diseinu aurkeztu ahal izango ditu.
3.- Logoaren nolakotasunak
a) Diseinuak originala eta berria izan beharko du.
b) Proposamenak ?Euskaraz bizi-bizi? leloa jaso behar du.
c) Diseinuak egokia izan behar du era guztietako euskarrietan erabiltzeko: paperean, formatu handietan, format digitaletan?
4.- Entregatzeko modua
Diseinu proposamenak paperean eta formatu digitalean entregatu beharko dira, koloretan, diseinu grafikoan ohizkoak diren programetako batean eginda.
Logotipoarekin batera, nahi izanez gero, azalpen labur bat aurkez daiteke.
5.- Lanak aurkezteko modua eta epea
Lanak Udaleko Euskara Zerbitzuan entregatuko dira, DINA4 tamainako gutun-azal batean, paperean eta formatu digitalean. Barruan, gutun-azal txikiago batean, parte-hartzailearen datuak jarriko dira: izen-abizenak, helbide elektronikoa eta telefonoa.
Lanak entregatzeko azken eguna 2013ko otsailaren 28a izango da.
6.- Epaimahaia
Epaimahaia Orioko Udaleko Euskara batzordeko kideek osatuko dute.
7.- Saria
Sari bakarra izango da, lehiaketaren irabazlearentzat: 300 euro.
8.- Jabetza intelektuala
Logotipo irabazlearen jabe bakarra Orioko Udala izango da eta erabiltzeko askatasun osoa izango du.
Saririk irabazten ez duten logotipoak itzuli egingo zaizkio eskatzen dituenari.
9.- Oinarrien onarpena
Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek onartzea eta epaimahaiaren erabakia onartzea dakar.